Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza
Gizartean eragin handia duten proiektuak eta enpresa berritzaileak garatzeko eta abiarazteko laguntzak, honako eremu hauetan: ingurumena, zahartze aktiboa, osasuna eta ongizatea, eta gizarteratzea.
2024
Calendario Aurkezteko epea
otsailaren 1tik martxoaren 13raNori zuzenduta dago?
1. arloa. Gizartean eragin handia duten gizarte-proiektu berritzaileen kontrastea
- Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailea duten enpresak, betiere sozietatearen egoitza fiskala eta ekoizpen-zentro bat Bizkaian badute.
- Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailea duten enpresak, baldin eta Bizkaiko ekoizpen-zentro bat badute eta, gutxienez, Bizkaiko ekoizpen zentro horri lanaldi oso baliokideko lanpostu bat atxikita badute eta beren lana Bizkaian egiten badute.
2. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen garapena
- Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berrien pertsona fisiko sustatzaileak.
- Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak, EJZan alta emanda ez daudenak edo altaren lehenengo eguna 2022ko urtarrilaren 1a edo haren ondokoa dutenak.
- Dauden enpresak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean gutxienez 5 lanpostu dauzkatenak, gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak sustatzen dituztenak.
- Lehendik dauden enpresak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den datan gutxienez 5 lanpostu dituztenak, gizarte-eragin handiko negozio-unitate berritzaile berrien sustatzaileak.
3. arloa. Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak
- Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten gizartean eragin handia duten enpresa berritzaileak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin eta EJZn alta emandako lehen data 2022ko abuztuaren 1a edo geroagokoa badute.
4. arloa. Gizarte-erakundeentzako enpresa-proiektu sozial berritzaileak
- Enpresaren gizarte-proiektu berritzailea garatzea eta martxan jartzea sustatzen duten gizarte-erakundeak.
- Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriak, EJZan lehenengo alta data 2022ko urtarrilaren 1ean edo ondoren dutenak, baldin eta lanaldi oso baliokidean Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita langile bat izanda lana Bizkaian garatzen badute.
Zer gastu estaltzen ditu?
1. arloa. Gizartean eragin handia duten gizarte-proiektu berritzaileen kontrastea
- Negozio-proposamenaren bideragarritasunari buruzko aurretiazko azterlanak, txosten teknikoak eta merkatuan hasieran alderatzea.
- Bidaiak eta ferietara joatea merkatua probatzeko.
- Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
- Gastuen %80era arte, 30.000 euroko gehieneko mugarekin
2. arloa. Enpresa-proiektu sozial berritzaileen garapena
- Merkatuko bideragarritasun-azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
- Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Proiektua garatzeko kanpo aholkularitza.
- Bidaiak eta ferietara joatea proiektua garatzeko.
- Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
- Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak badira, Bizkaian negozio-lokal bat alokatzea.
3. arloa. Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak
- Enpresa berria eratzea eta abiaraztea.
- Enpresa berria sortzeagatiko prima
- Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
- Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
- Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
4. arloa. Gizarte-erakundeentzako enpresa-proiektu sozial berritzaileak
- Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.
- Merkatuko bideragarritasun azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
- Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
- Ferietarako bidaiak eta partaidetzak.
- Abiarazteko gastuak.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza.
- Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.Proiektura bideratutako langileen barne gastuak.