Artisautza
Bizkaian artisautza sektorea dinamizatzeko eta berpizteko laguntzak, enpresa berrien sorkuntza bultzatuz, artisauen prestakuntza hobetuz eta artisautzaren jakintza zabalduz.
Egutegia Aurkezteko epea
apirilaren 18tik - maiatzaren 16raMaiatzaren 18tik ekainaren 8ra bitartean zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko foru programan eskaerak egiteko. Helburua Bizkaiko enpresa eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.
Programak bi jardun-arlo bereizten ditu:
1. Arloa
Artisau-enpresek beren lehiakortasuna indartzeko garatutako jarduerak, besteak beste, tailerren ezarpena eta erreforma; prestakuntza; online salmentara egokitzea; edo makineria eta ekipamendu informatikoa erostea. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emango dira.
2. Arloa
Artisautza elkarteek bultzatutako jarduerak, hala nola azoketan parte hartzea, kudeaketa hobetzea, edo sustapena eta zabalkundea. Baita norgehiagoka-erregimenean ere.