Ir al inicio del contenido

Enpresa berritzaileak sortzea

logotipo creación nuevas empresas

Bizkaian enpresa berritzaileak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea

2024

Egutegia Aurkezteko epea

1. deialdia: otsailaren 1etik 29ra arte


Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2024ko Programa bi jarduera-arlo hauen bidez gauzatuko da:  

  1. Arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.

  2. Arloa. Enpresa berritzaile berriak.

  3. Arloa. Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa.

  4. Arloa. Azelerazioa

1. Arloa: Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea

Pertsona eta erakunde onuradunak

  • Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
  • Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2022ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
  • Enpresa gutxienez, 5 lanpostu dituztenak.

Xedeak

  • Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
  • Lankidetza areagotzea Bizkaian enpresa-ekimen berrietan lan egiten duten eragileekin.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa, 2.4 artikuluan ezarritakoaren arabera

Informazio gehiago Ekonomia Sustatzeko Sailaren webgunean


2. Arloa: Enpresa berritzaile berriak

Erakunde onuradunak​​​​​​​

Gutxienez 2 enplegu lanaldi oso baliokidean Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita dituzten eta bere lana Bizkaian egiten duten enpresa berritzaile berriak

Xedeak

Arlo honen bitartez, enpresa berritzaile berriak sortzea sustatu nahi da Bizkaian.

Honako hauek eskaintzen dira arlo honetan:

a) Enpresa berritzaileak sortu eta abiarazteko dirulaguntzak.

b) Beaz, S.A.U. foru-sozietate publikoak aholkularitza emango die arlo honetan lagunduta enpresa berritzaile berriei, honetarako:

  • Proiektua abiarazteko beharrezkoa den finantzazioa bilatzea.
  • Proiektuaren arlo ezberdinetan sustatzaileekin edo enpresekin elkarlanean arituko diren profesionalak edo espezialista independenteak bilatzea eta hautatzea.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Diruz lagundu daitekeen egitatea enpresa berritzaile berriak sortzea izango da

Informazio gehiago Ekonomia Sustatzeko Sailaren webgunean


3. Arloa: Ekintzailetza ekosistemaren dinamizazioa

Xedeak

  • Biscay Startup Bay (aurrerantzean, BSB) estrategiari atxikitako enpresa traktoreen eta ekintzailetza-ekosistemaren arteko interakzioa erraztea, Bizkaian enpresa-jarduera gehiago eta hobea sortzeko asmoz.
  • BSB estrategiari atxikitako enpresa traktoreei laguntza ematea berrikuntzarako lankidetza-plan bat definitzen eta abian jartzen. Plan horretan, enpresak berrikuntzaren arloan ezarritako lehentasun estrategikoetatik abiatuta, enpresaren eta ekosistemako gainerako eragileen arteko harreman-eredu bat ezarriko da, proposatutako erronkei irtenbidea emateko eta erakundearentzat lehentasunezkotzat jotzen diren garapen-arloetan aurrera egiteko.
  • Enpresa traktoreen eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren arteko elkarreragina erraztea.
  • Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemaren garapena sustatzea, lurraldeko enpresa handien trakzio-gaitasunak eta berrikuntza-estrategiak baliatuta.

Erakunde onuradunak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako eta Beaz, S.A.U.ren bidez artikulatutako BSB estrategiari atxikitako enpresak, proiektua BSB estrategiarekin bat datorrela berresten duen entitate horren aldeko txostena dutenak.
  • Gutxienez lanaldi osoko baliokidea den enplegu bat duten enpresak, Bizkaiko produkzio-zentroari atxikita eta bere lana Bizkaian egiten duena.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

  • Enpresa traktoreek berrikuntzaren arloan dituzten beharrak eta erronkak asetzea ahalbidetuko duen berrikuntzarako lankidetza-plan bat garatzea, Bizkaiko startupekin eta ekintzailetza ekosistemarekin lankidetzan.
  • Enpresa traktoreak bultzatutako prozesu bat garatzea, Bizkaira startupak erakarri eta bizkortzeko bere ildo estrategikoen eta jardueraren lehentasunezko sektore-eremuetan.

Informazio gehiago Ekonomia Sustatzeko Sailaren webgunean

Eskatu Beazek eman beharreko txostena


4. Arloa: Azelerazioa

Helburuak

Enpresen hazkundea azeleratzea nahi da, jarduera ekonomikoa sortuta; horretarako, hazteko ahalmen handia duten proiektuak sustatuko dira, enpresen beharrizan zehatzetara egokituta.

Erakunde onuradunak

  • Gutxienez ere 30.000 euroko kapital soziala ordainduta izatea.
  • Eskabidea aurkezten denean, lanaldi oso baliokidean 4 lanpostu izatea gutxienez, edo 150.000 euroko eta gehiagoko fakturazioa izatea 2022an
  • Aurreko deialdietan Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren onuradun izatea eta espediente horien justifikazioa amaituta egotea

Informazio gehiago Ekonomia Sustatzeko Sailaren webgunean

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER