Ir al inicio del contenido

Datuak babesteko politika eta tratamendu-jardueren erregistroa 

Datuak babesteko politika honen bidez, harremanetan jartzen diren edo gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalei buruz BEAZ, S.A.U. enpresan egiten dugun erabilerari aplikatzen zaion informazio guztia zehazten da.

Gainera, merkataritzako foru-sozietatea garenez, eta EB 2016/679 Erregelamenduaren 30. artikuluan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren (aurrerantzean, DPBEDBLO) 31. artikuluan xedatutakoa betez, gure tratamendu-jardueren erregistroa argitaratzen dugu jarraian, datu pertsonalen tratamendu bakoitzaren informazio zehatza aurkitzeko.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna BEAZ, S.A.U merkataritzako foru-sozietatea da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailari atxikia. Haren helburua da jarduera ekonomikoaren hazkundean eta enpleguaren sorreran laguntzea, enpresa berritzaileak sortzen eta lehendik dauden enpresetan enpresa-proiektu berritzaileak garatzen lagunduz, haien hazkundea sustatzeko: produktu eta zerbitzu berriak, merkatu berriak, berrikuntza eta nazioartekotzea.

2. Nor da Datuak Babesteko ordezkaria?

Datuak Babesteko ordezkariaren eginkizunak eta kargua Lege Aholkularitza, Informazio Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Ataleko Burutzak beteko ditu, Modernizazio, Gobernu On eta Gardentasuneko Kabineteari atxikita. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru-erakundeen datuak babesteko ordezkaria sortzea, izendatzea eta arautzea Gobernu Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 15eko erabakiaren bidez onartu zen. Izendapen hori 2018ko maiatzaren 24ko 99. zenbakiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB) jakinarazi zitzaion ofizialki.

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke Lege Aholkularitza, Informazio Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atalaren bidez, posta helbide honen bidez: Kale Nagusia 25, 48009 Bilbo.

3. Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Datuak babesteko araudiak interesdunei beren datu pertsonalen gaineko eskubide batzuk ematen dizkie. Hemen emango dizugu eskubide horien berri. Eskubide horiek zuzenean edo legezko edo borondatezko ordezkari baten bidez balia daitezke, eta doakoa da.

Zure eskubideak BEAZ, S.A.U. enpresarekin harremanetan jarriz balia ditzakezu, NANaren edo antzeko identifikazio-agiriaren fotokopiarekin batera, honako helbide honetan:

Sabino Arana kalea 8,

48013 Bilbo

 

Zure eskaera jaso ondoren, ebazpen bat emango dugu. Horrekin ados ez bazaude, aurretiazko erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu datuak babesteko ordezkariari (Bizkaiko Foru Aldundia, Kale Nagusia, 25 – 48009 Bilbo), eta hark izapidetuko du ebazpena BEAZ, S.A.U. enpresaren barruan edo Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.euskadi.eus).

Datuen titularrek eskubide hauek dituzte:

  • Eskuratzeko eskubidea: Datu pertsonalak tratatzen ote diren eta tratamendu horri buruzko informazio guztia jakiteko eskubidea, azalpen gisa: datu pertsonalak, kategoriak, xedeak, hartzaileak, kontserbazio-epea, jatorria, transferentziak eta komunikazioak.
  • Zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzeko eta osatu gabeko datuak osatzeko ahalmena ematen du.
  • Ezabatzeko eskubidea: Kasu hauetan datu pertsonalak ezabatzeko ahalmena ematen du:
    • Datuak legez kontra tratatzeagatik;
    • Datuen tratamenduaren edo bilketaren helburua desagertzeagatik;
    • Adostasuna ezeztatzeagatik (baldin eta datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa adostasuna bada soilik);
    • Tratamenduari aurka egiteagatik.
  • Aurka egiteko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin dezakezu, tratamenduaren oinarri legitimatzaile gisa botere publikoak erabiltzea edo tratamenduaren arduradunaren interes legitimoa dagoenean.
  • Mugatzeko eskubidea:  Datu pertsonalen tratamendua mugatzea, tratamenduaren etendura eta datuen kontserbazioa dakarrena:
    • Tratamendua eteteko eskatzen da:
      • Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen denean, zehaztasuna egiaztatzeko epean.
      • Tratamenduaren aurka arrazoi pertsonalak agertzen direnean, arduradunak zure datuak interes publikoko misioan edo botere publikoak erabiltzean tratatzen dituela egiaztatzen den bitartean, eta arduradunaren tratamendu hori gailentzen dela erabakitzen denean.
    • Datuak kontserbatzeko eskatzen da:
      • Tratamendua legez kontrakoa denean eta, ezabatzea eskatu beharrean, erabilera mugatzea eskatzen denean.
      • Pertsonek erreklamazioak egiteko edo defendatzeko datuak behar dituztenean, baina, aldi berean, arduradunak jada ez dituenean datu horiek behar tratamenduaren helburuetarako.
  • Banakako erabaki automatizaturik ez izateko eskubidea: Eskubide horrek bermatzen du ez dagoela datu pertsonalen tratamenduan soilik oinarritutako erabakirik, profilak egitea barne, eta horrek ez dizkiola ondorio juridikoak eragiten pertsonari. Hala ere, eskubide hori ez da aplikatzen:
    • Interesatuaren eta tratamenduaren arduradunaren artean kontratu bat egiteko edo gauzatzeko beharrezkoa bada;
    • Tratamendua onespenak legitimatzen badu.

4. Zein kasutan jakinaraziko ditugu zure datuak?

Ez dizkiegu zure datuak hirugarren pertsonei jakinaraziko aldez aurretik jakinarazi gabe eta oinarri legitimatzaile egokia izan gabe.

Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar dituzte. Enpresa horiekin sinatu ditugu DBEOren eta DPBEDBLOren xedapenak betetzen dituzten tratamenduaren arduradunaren kontratuak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituztela datu horiek, ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta ez dizkietela datu pertsonalak hirugarren enpresei edota administrazioei lagako. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten hainbat segurtasun-neurri ezartzea eskatzen diegu. Indarrean dauden datuen babesari buruzko xedapenak betetzen dituzten bermeak ematen dizkiguten enpresa eta erakundeak baino ez ditugu kontratatzen.

Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugun bezala, egoera jakin batzuetan, legezko betebeharra dugu hainbat administrazio publikori datuak lagatzeko.

Kontrakoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egiten.

5. Zer segurtasun-neurri aplikatzen ditugu datuen tratamenduan?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasuneko Nazio-eskema arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin. Halaber, honako segurtasun-neurri hauek aplikatzen ditugu:

  •  Interesdunari datuak babesteko klausula pertsonalizatuen bidezko tratamenduaren xehetasunen berri emango zaio;
  • Interesdunari datuak babesteko klausula pertsonalizatuen eskubideen berri emango zaio;
  • Tratamenduaren arduradunak baimendutako langileek erabiltzen dituzte euskarriak enpresaren barruan eta kanpoan, segurtasun-neurriekin.
  • Eskuzko tratamenduan (dokumentuak) baimenik ez duten pertsonek ez dute izango datuetara sarbiderik;
  • Tratamendu digitalean (pantailetan) baimenik ez duten pertsonek ez dute izango datuak bistaratzerik;
  • Dokumentazioa segurtasun-neurriak dituen altzari edo sail batean biltegiratzen da.
  • Dokumentuak suntsitzeko protokolo bat dago;
  • Euskarri digitalak suntsitzeko protokolo bat dago;
  • Identifikazio- eta autentifikazio-prozedura bat dago.

 

Tratamendu-jardueren erregistroa eta informazio gehigarria

Jarraian, BEAZ, S.A.U. enpresan egiten dugun tratamendu-jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza ageri da.

1.  Bezeroen kudeaketa

1.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu gure bezeroen kudeaketa administratiborako, fiskalerako eta kontabilitaterako, lehen kontaktuak kudeatzeko eta mantentzeko, lankidetza-proiektuetan diru-laguntzen espedienteen azterketa eta jarraipena egiteko, eta ekitaldietan parte hartzea eta zerbitzuak ematea kudeatzeko.

1.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

1.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalak kontratuzko tresna juridikoak garatzeko tratatzen ditugu (6.1.b. DBEO) eta BEAZ, S.A.U. enpresari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko (6.1.c. DBEO).

Datuen tratamendua legitimatzen duten legeak honako hauek dira:

  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena;
  • 1514/2007 Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duena;
  • 2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa;
  • 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei, zergei eta kontratazio publikoari buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onartzen duena.

Gainera, datu pertsonalak ere tratatzen ditugu zure baimenarekin ekitaldiak kudeatzeko. Emandako baimena edozein unetan ken dezakezu, BEAZ, S.A.U. enpresarekin harremanetan jarrita.

1.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Bezeroen eta erabiltzaileen datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NANa, helbidea, telefonoa;
  • Ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak;
  • Enplegua eta prestakuntza;
  • Ondasun eta zerbitzuen transakzioak.

1.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Honako datu-komunikazio hauek egiten ditugu:

  • Bankuak eta kutxak;
  • Gai horretan eskumena duten administrazio edo organismo publikoak: Bizkaiko Foru Aldundia.

2.  Kontratisten/azpikontratisten eta hornitzaileen kudeaketa

2.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu kudeaketa administratiboa, operatiboa eta legezko betebeharrak betetzeko, kontratatutako eta azpikontratatutako enpresekiko harremanetan:

  •  Hainbat erakunderekiko betebeharrak betetzea (Gizarte Segurantza, Ogasuna eta gainerako organismo publikoak);
  • Prestakuntza-jarduerak;
  • Instalazioetarako eta informazio-sistemetarako (informatika-sistemak) sarbidea kontrolatzea;
  • Laneko segurtasuna eta osasuna (jarduera horiek koordinatzeko betebeharra betetzea).

2.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

2.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalak kontratuzko tresna juridikoak garatzeko tratatzen ditugu (6.1.b. DBEO) eta BEAZ, S.A.U. enpresari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko (6.1.c. DBEO).

Datuen tratamendua legitimatzen duten legeak honako hauek dira:

  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena;
  • 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa;
  • Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, uztailaren 4ko 16/2007 Legearen azken xedapenetako lehenengoari dagokionez;
  • 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei, zergei eta kontratazio publikoari buruzko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onartzen duena.

2.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Enpresa kontratatu eta azpikontratatuetako langileen datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NAN/IFZ;
  • Gizarte Segurantzako/mutualitateko zenbakia;
  • Ezaugarri pertsonalak;
  • Prestakuntza/enpleguari buruzko xehetasunak.

 

2.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Hemen adieraziko ditugun datu-lagapenek legitimazioa dute lehen aipatutako legeen legezko betebeharrak betetzeko.

Zehazki, datu-komunikazio hauek egiten ditugu:

  • Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitateak;
  • Administrazio eta erakunde publiko eskudunak;
  • Kanpoko prebentzio zerbitzuak (Osasunaren zaintza).

3.  Giza baliabideen kudeaketa

3.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure langileekiko lan-harremana kudeatzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

3.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

3.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa kontratu bat gauzatzea da, eta kontratu horretan interesdunak (6.1.b. DBEO) honako lege hauek ezartzen dizkiguten legezko betebeharrak beteko ditu (6.1.c. DBEO):

  • 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena;
  • 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa;
  • 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena;
  • 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena;
  • 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

3.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Gure langileen datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NAN/IZF, helbidea, telefonoa;
  • Gizarte Segurantzako/mutualitateko zenbakia;
  • Ezaugarri pertsonalak;
  • Gizarte egoerak;
  • Ekonomikoak eta aseguruen finantzaketa;
  • Prestakuntza eta enpleguari buruzko xehetasunak;
  • Datu-kategoria bereziak: osasunari buruzko datuak, sindikatu-afiliazioa.

3.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Honako datu-komunikazio hauek egiten ditugu:

  • Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen mutualitateak;
  • Gaian eskumena duen administrazio publikoa;
  • Kanpoko prebentzio zerbitzuak (osasunaren zaintza);
  • Finantza- eta aurrezki-erakundeak;
  • Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE);
  • Prestakuntzako enpresak eta fundazioak.

4.  Administrazio Kontseiluaren kudeaketa

4.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Administrazio-kudeaketarako eta kontseiluko kideekiko legezko betebeharretarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

4.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

4.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Datu pertsonalak tratatzen ditugu BEAZ, S.A.U. enpresari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko (6.1.c. DBEO).

Datuen tratamendua legitimatzen duten legeak honako hauek dira:

  • 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

4.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Administrazio Kontseiluko kideen datuak tratatzen ditugu.

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NAN/IZF, helbidea, telefonoa.

4.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Datu pertsonalak jakinarazten dizkiegu arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei, lehen aipatutako legeek ezartzen dizkiguten legezko betebeharrak betez.

5.  Hautaketa-prozesuak kudeatzea

5.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Hautagaiak hautatzeko prozesuak kudeatzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

5.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

5.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Datuak tratatzeko legitimazioa lan-kontrataziorako hautaketa-prozesutik eratorritako kontratu-aurreko neurriak betearaztea (6.1.b DBEO) eta interesdunaren baimena da (6.1.a DBEO). Emandako baimena edozein unetan ken dezakezu, BEAZ, S.A.U. enpresarekin harremanetan jarrita.

5.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Hautaketa-prozesuetako hautagaien datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NAN/IZF, helbidea, telefonoa;
  • Ezaugarri pertsonalak;
  • Gizarte egoerak;
  • Prestakuntza eta enpleguari buruzko xehetasunak.

5.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Hautaketa-prozesuen kudeaketan tratatutako datuak Bizkaiko Foru Aldundiari jakinaraziko zaizkio.

6.  Enpresen eraketa telematikoa

6.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Sozietate berriak eratzeko kudeaketa telematikoak egiteko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

6.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

6.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Datu pertsonalak tratatzeko oinarri legitimatzailea interesdunen baimena da (6.1.a. DBEO) eta legezko betebeharrak betetzea (6.1.c. DBEO). Zehazki, datuen tratamendua legitimatzen duten legeak honako hauek dira:

  • 1/2010 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 2koa, Kapital Sozietateei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa.

Emandako baimena edozein unetan ken dezakezu, BEAZ, S.A.U. enpresarekin harremanetan jarrita.

6.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Bezeroen eta erabiltzaileen datuak tratatzen ditugu/.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NAN/IZF, helbidea, telefonoa;
  • Gizarte Segurantzako/mutualitateko zenbakia;
  • Ezaugarri pertsonalak;
  • Gizarte egoerak;
  • Ekonomikoak eta aseguruen finantzaketa.

6.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Honako datu-komunikazio hauek egiten ditugu, lehen aipatutako legezko betebeharrak betetzeko:

  • Erregistro publikoak;
  • Zerga-administrazioa.

7.  Hedapen-jarduerak

7.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure jarduerak eta gure bezeroen sustapen-jarduerak hedabide propioetan eta kanpokoetan zabaltzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

7.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

 

7.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Datuak tratatzeko oinarri legitimatzailea interesdunen baimena da (6.1.a. DBEO). Emandako baimena edozein unetan ken dezakezu, BEAZ, S.A.U. enpresarekin harremanetan jarrita.

7.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa;
  • Irudiak eta grabazioak.

7.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Honako datu-komunikazio hauek egiten ditugu:

  • Prentsa eta komunikabideak;
  • Bizkaiko Foru Aldundia.

8.  Kontaktuen kudeaketa

8.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

BEAZ, S.A.U. enpresaren harreman instituzionalak kudeatzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

8.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

8.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamenduaren arduradunaren bidezko interesak asetzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak (6.1.f DBEO), Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 19.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

8.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Erakundeetako harremanetarako pertsonen datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

8.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez da datu-komunikaziorik egiten.

9.  Sarbideen kontrola eta bideozaintza

9.1. Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

BEAZ, S.A.U. enpresaren instalazioen segurtasuna kudeatzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

9.2. Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bideozaintzarako bildutako datuak hilabeteko epean gordeko dira, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoaren 22.3 artikuluaren arabera.

Eraikinerako sarbideak kontrolatzeko biltzen diren datuak gorde egingo dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den epean.

9.3. Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzeko (6.1.e DBEO) tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

Datuen tratamendua Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legeak legitimatzen du.

9.4.  Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

BEAZ, S.A.U. enpresako langileen eta gure instalazioetara sartzen direnen datuak tratatzen ditugu. 

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak: izen-abizenak, NAN eta sinadura.
  • Irudiak.

9.5. Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Datuak Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoei jakinaraziko zaizkie.

10.       Espediente juridikoen kudeaketa

10.1.                Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Enpresak irekitako espediente juridikoak kudeatzeko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

10.2.                Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

10.3.                Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko (6.1.b. DBEO) tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

10.4.                Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Bezeroen, erabiltzaileen eta gure langileen datuak tratatzen ditugu.

Honako datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzaileak;
  • Ezaugarri pertsonalak;
  • Gizarte egoerak;
  • Ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruetakoak.

 

10.5.                Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Honako datu-komunikazio hauek egiten ditugu:

  • Erregistro publikoak;
  • Epaitegiak eta auzitegiak.

11.       Korrespondentzia sarrerak eta irteerak

11.1.                Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Dokumentuen sarrera eta irteeren erregistroa eta jarraipena egiteko tratatzen ditugu zure datu pertsonalak.

11.2.                Zenbat denboraz gordeko ditugu datuak?

Bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

11.3.                Zein da datuen tratamendurako legitimazioa?

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu legezko betebeharrak betetzeko (6.1.c DBEO), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoak.

11.4.                Zer datu tratatzen ditugu eta nola lortu ditugu?

Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren datuak tratatzen ditugu. BEAZ, S.A.U. enpresan dokumentazioa aurkezten duten pertsonen identifikazio- eta harreman-datuak baino ez ditugu tratatzen.

11.5.                Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez dugu datu-komunikaziorik egiten.

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER