Turisberri. Bizkaiko turismo enpresentzako berrikuntza zerbitzua
TURISBERRI Beazetik abiatzen den zerbitzu berria da, sektore turistikoko enpresei zuzendua, eta negozioak eta jarduerak birpentsatzea du helburu, egungo balio-proposamenetan berrikuntzak egiten lagunduz.
Horretarako, Turisberri lan-prozesu batetik definitzen da, enpresa parte-hartzaileen eta zerbitzu-taldeko aholkularien arteko lan indibidualizatua eta parte hartzen duten enpresa guztiekin batera egindako lan-saioak konbinatuz.
Prozesua
1. fasea, elkar ezagutuz
Prozesuaren lehenengo fasean, topaketak egiten dira programan parte hartzen duen pertsona bakoitzarekin (enpresa bat – Zerbitzuaren aholkularitza-enpresa bat).
Enpresetara hurbiltzea da helburua, haiek ezagutzeko, haien negozioa, jarduera, egungo errealitatea, beharrak eta abar ulertzeko.
Hurbilketa-ariketa honek dakarren informazio-bilketa Value Proposition Canvas tresnatik laburbiltzen da. Txantiloi horrek egungo balio-proposamena definitzeko balio du, bezeroei dagokienez, eta horrek berrikuntzarako aukera-eremu posibleak hautematen hastea errazten du.
2. fasea, ikerketa
Hurrengo fasean, Ikerketan, erreferentziako joerak eta ekimenak bilatzen dira, eta enpresa parte-hartzaileekin partekatuko dira lehenengo inspirazio-egunean.
Joerak bilatzeko, adhoc ikerketa-lana egingo da, aurreko fasean atzemandako interes-eremuak integratuz eta epe labur eta luzera joerak aztertuz (turismokoak zein interesgarriak izan daitezkeen beste esparru batzuetakoak). Lan honen emaitza enpresa parte-hartzaileen jarduerekin lotutako etorkizunen eszenatokiak izango dira.
3. fasea, inspirazio-jardunaldiak
Fase hau elkarren segidako bi lanalditan datza, non zerbitzuan parte hartzen duten enpresa guztiak haien artean dauden eta elkarreragiten duten.
Lehenengo egunean, erreferentziazko agertoki, joera eta ekimenen erakusketa eginten da, berritzeko inspirazioa lortzeko.
Bigarren jardunaldia lehenengo jardunaldian ikusitakotik abiatuta ideia berriak sortzera bideratuta dago.
4. fasea, berritzen
Prozesuaren laugarren fasea enpresa bakoitzarekin banakako topaketak dira (enpresa 1, zerbitzuko aholkulari 1), aurreko fasean hasitako ideiak gidatzeko eta aurrera egiteko.
Saio horietan, enpresa bakoitzarekin lan egingo da modu pertsonalizatuan eta sortzailean, haien motibazioa bultzatzeko eta agertoki berritzaileak sortzeko, aldi berean egingarriak, epe labur eta ertainean.
5. fasea, entregatzea
Prozesuaren azken fasea prozesuan zehar lortutako emaitzak ordenatu, sintetizatu eta paketizatzean eta entregatzean datza. Prozesuan sortutako ideia berrien fitxak-agertokiak egiten dira (fitxa 1 enpresa bakoitzeko).