EgokINN
Bizkaiko ETEen trantsizio digitala eta berdea sustatzeko asmoz, BEAZek prestakuntza aurreratuko programa bat proposatzen du, bi erronka horiek dakartzaten negozio-aukera berriak identifikatzen laguntzeko.
Programa hori aurrez aurrekoa izango da, eta plantillan 5 eta 250 langile artean dituzten enpresei zuzenduta dago, baldin eta industriaren, garraioaren, eraikuntzaren eta industriarekin lotutako zerbitzuen, turismoaren eta handizkako merkataritzaren sektoreetan aritzen badira. Halaber, Trantsizio Digital eta Berderako foru programak babes ditzakeen proiektuak izan behar dituzte.
EgokINN programak bi lan-modulu bereizten ditu: digitalizazioa eta ekonomia zirkularra. Modulu bakoitzak hiru lan-saio izango ditu. Digitalizazioari buruzkoa 2022ko urrian eta azaroan egingo da; ekonomia zirkularrari dagokiona, berriz, 2023ko urtarriletik otsailera bitartean.
Lehenengo bi saioak Beazen izango dira, eta 2,5 ordu iraungo dute. Lehenengo saioan gai bakoitzari buruzko oinarrizko kontzeptuak jorratuko dira eta egungo testuingurua azalduko da; bigarrenean, parte hartu duten enpresetako hamabik enpresa-praktika adierazgarriak ezagutuko dituzte (erabilera kasuak). Azken saioa banakakoa izango da eta parte hartzeko hautatutako enpresen instalazioetan (hamabi enpresetako lautan) egingo da. Laguntza pertsonalizatua emango zaie, batetik, hobekuntza-puntuak identifikatzeko eta, bestetik, ekintza-plan pertsonalizatua definitzeko.
Prestakuntza doakoa da eta urritik 2023ko otsailera bitartean eskainiko da.
Programa
- 1. modulua - Digitalizazioa
- 1. saioa. Urriak 20, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
- Oinarrizko kontzeptuak eta testuingurua.
- 2. saioa. Azaroak 8, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
- Erabilera-kasuak.
- Erabilera-kasuak.
- 3. saioa. Azaroaren 9tik 30era (enpresaren instalazioetan)
- Asistentzia pertsonalizatuko jardunaldiak.
- Asistentzia pertsonalizatuko jardunaldiak.
- 1. saioa. Urriak 20, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
- 2. modulua - Ekonomia zirkularra
- 1. saioa. Urtarrilak 25, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
- Ekonomia zirkularrera sarrera eta testuingurua.
- 2. saioa. Otsailak 7, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)
- Ekonomia zirkularra eta enpresarentzat dituen inplikazioak
- 3. saioa. Otsailaren 13tik 24ra (enpresaren instalazioetan)
- Laguntza pertsonalizaturako lan saioak.
- 1. saioa. Urtarrilak 25, 09:00etatik 11:30era (Beazen, Sabino Arana 8)