Ir al inicio del contenido

NextGenerationEU Funtsak

ETEei laguntzea inbertsio-proiektuak konfiguratzen, Berreraikuntza eta Erresilientzia Planaren testuinguruan - Next Generation EU Funtsak

Europak 140.000 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Estatura 2021 eta 2026 bitartean, eta horietatik 70.000 milioitik gora itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, 2021 eta 2023 bitartean esleitu beharrekoak.

Diru hori jasotzeko, estatuek Suspertze- eta Erresilientzia-Plan Nazionalak prestatu behar dituzte, inbertsio- eta erreforma-jarduerak ezartzeko. Gobernuak lau ardatzetan oinarritzen du bere plana: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, lurralde- eta gizarte-kohesioa eta genero-berdintasuna; lehen biek esleitutako baliabideen % 70 osatzen dute..

Beazen helburua informatzea eta "bultzatze-lana" egitea da, Bizkaiko ekosistema berritzaileari bere proiektuak egituratzeko erabili beharreko metodologiari dagokionez prestatzen laguntzeko. Azken helburua da Bizkaiko enpresa txiki eta ertainak etorkizuneko deialdietara iristeko bidean lehen urratsak ematen hastea, horiek izango baitira funts horiek esleitzeko bidea.

Enpresentzat dugun proposamena:

  • "Next Generation EU" albisteei buruzko hileroko informazio-buletina. Bertan, gaurkotasuneko gai garrantzitsuenak jasoko dira hainbat gairi buruz: funtsak esleitzeko prozesuaren berritasunak eta aurrerapenak, interes-adierazpenak, deialdien aurrerapenak, horri buruzko jardunaldiak, etab.
  • Jardunaldiak/lantegiak, "Jokoaren arauak" argitzeko eta Inbertsioen Plan Estrategikoa egiteko metodologia ezartzen laguntzeko, gaitasunak eta indarguneak eta baita gainditu beharreko ahuleziak jasoz. Digitalizazio, trantsizio ekologiko eta gaitasunen gehikuntzaren (erresilientzia) ardatzei helduko zaie eta, ondoren, inbertsioak banakako eta lankidetzako proiektu zehatzetan egituratuko dira, etorkizuneko deialdietan parte hartu ahal izateko.
  • Lantaldeak lehentasunezko sektoreen inguruan dinamizatzea (PERTE arloak). Horretarako, beren jarduera-eremuko berrikuntzei buruzko informazio-kanal bat mantenduko da posta elektronikoz, eta gaitasun-profila definitzen lagunduko da.

Nori zuzentzen zaio?

Jarduera industria-jardueretan, industriari, garraioari, turismoari edo handizkako merkataritzari lotutako zerbitzuetan zentratzen duten Bizkaiko ETEak, berrikuntza-proiektuei aurre egiteko konpromisoa, gaitasuna eta baliabideen esleipena dutenak.

Zerbitzuan Izen emateak

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER