Ir al inicio del contenido

Modelizazio Matematikoko Aholkularitza-Zerbitzua

Beazek, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics erakundearen laguntzarekin, ezagutza transferitzeko unitatearen bidez (KTU: Knowledge Transfer Unit) abian jarri du zerbitzu hau Bizkaiko ETE eta startupei aholkularitza emateko. Helburua da prozesuak hobetzeko, diseinuak optimizatzeko, tresna konputazional berriei buruzko aholkularitza emateko edota datuen tratamenduaren eta ustiapenaren ondorioz zerbitzu edo produktu berriak definitzeko aukerak identifikatzea.


Nori zuzenduta dago?

  • Datuen zientzian eta adimen artifizialean (IA) interesa duten Bizkaiko enpresak
  • Modelizazioan eta simulazio fluidodinamikoan interesa duten Bizkaiko enpresak
  • Biologia matematikoan interesa duten Bizkiko enpresak

Proiektuen tipologiak:

Hiru tipologia egongo dira, jorratu beharreko espezialitateen araberakoak:

• 1. tipologia: Datuen zientzia eta adimen artifiziala (IA):


● Iragarpen-arazoak
● Baliabideak optimizatzea
● Ezagutzan oinarritutako IA algoritmoak osasunaren esparruko aplikazioetarako, lurpeko irudiak azkar eta zehaztasunez eskuratzeko (energia geotermikoa eta lurpean hidrogenoa biltzea) edota itsas plataformen egituren egoera ona monitorizatzeko

2. tipologia: Modelizazioa eta simulazio fluidodinamikoa:


● Fluidoen mekanika konputazionala (CFD: Computational Fluid Dynamics) itsas energiarako, hidrogenoa sortzeko eta banatzeko, errekuntzarako (emisioak, ekipoak optimizatzea, ordezko erregaien inpaktua, hala nola biomasa eta hidrogenoa). Fluidoen mekanika konputazionala (CFD: Computational Fluid Dynamics) itsas energiarako, hidrogenoa sortzeko eta banatzeko, errekuntzarako (emisioak, ekipoak optimizatzea, ordezko erregaien inpaktua, hala nola biomasa eta hidrogenoa)

3. tipologia: Biologia matematikoa:


● Gaixotasun infekziosoen kutsadura aurreikustea, bereziki bektoreen bidez kutsatzen direnen kasuan

Zerbitzuaren baldintzak:

  • BCAM KTU enpresarekin egindako elkarlaneko prozesua da. Bertan, beharrezkoa izango da enpresaren jardueraren hasierako analisi bat eta konpondu beharreko arazoaren planteamendua egitea, bai eta diagnostikoaren fasean zehar elkarrizketa eraginkorra izatea ere.
  • Kasu bakoitzean ekintza-plan bat ezarriko da helburuak lortzeko, enpresa bakoitzaren premia espezifikoen arabera.
  • Matematika Modelizaziorako Aholkularitza Zerbitzuak sei hilabeteko iraupena du.
  • Bukaeran, ikerketaren ondorio nagusiak eta etorkizunerako lan-ildoak laburbiltzen dituen diagnostikoaren dokumentu bat emango da. Halaber, analisia egiteko beharrezkoak izan diren garapenak ere emango dira, baina horrek ez du eskatuko BCAMek lan gehiagorik egitea.
  • Arazoaren konplexutasunagatik edo emandako informazio-motagatik proiektua luzatzea beharrezkoa izanez gero, enpresak aukera izango du aholkularitza jasotzen jarraitzeko zerbitzua finantzatzeko edo berrikuntza-proiektu berri bat garatzeko. Proiektu berri hori Ekonomiaren Sustapen Sailetik horretarako prestatzen diren programen barruan aztertuko da.

Parte-hartzeko eskaera:

2023/05/05eko online saioan aurkeztutakoari jarraikiz, zerbitzuan parte hartzeko eskatu nahi izanez gero, behar bezala bete behar da honako inprimaki hau 2023/05/19a baino lehen.

Izen emateak

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER