Modelizazio Matematikoko Aholkularitza-Zerbitzua
Beazek, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics erakundearen laguntzarekin, ezagutza transferitzeko unitatearen bidez (KTU: Knowledge Transfer Unit) abian jarri du zerbitzu hau Bizkaiko ETE eta startupei aholkularitza emateko. Helburua da prozesuak hobetzeko, diseinuak optimizatzeko, tresna konputazional berriei buruzko aholkularitza emateko edo datuen tratamenduaren eta ustiapenaren ondorioz zerbitzu edo produktu berriak definitzeko aukerak identifikatu ahal izatea.
Nori zuzentzen zaio?
- Datuen tratamenduan interesa duten Bizkaiko enpresei:
- Gaur egun beren prozesu, produktu, bezero edo merkatuei buruzko informazioa edo datuak erregistratzen dituztenak.
- Datu-analisiaren ustiapenaren bidez beren balio-eskaintza dibertsifikatzea helburu dutenak.
- Modelizazio fluidodinamikoan interesa duten Bizkaiko enpresei:
- Hainbat ingurunetan fluidoen portaerari eta prozesuen eta diseinuen optimizazioari buruzko azterlanak egin nahi dituztenak..
- CFD tresnetan aholkularitza behar dutenak..
Proiektuen tipologiak:
Bi tipologia posible ezarri dira, jorratu beharreko espezialitateen arabera:
1. tipologia: datuen diagnostikoa ● Datuen azterketa aurreratua |
2. tipologia: modelizazio fluidodinamikoaren diagnostikoa ● Zenbakizko ereduak definitzea eta garatzea |
Zerbitzuaren baldintzak:
-
Enpresaren eta BCAM KTUren arteko lankidetza-prozesu bat da. Konpondu beharreko problematikaren hasierako planteamendu bat beharko da, enpresak egina, eta solaskidetza arina diagnostikoaren fasean zehar.
-
Kasu bakoitzean ekintza-plan bat zehaztuko da helburuak lortzeko, enpresa bakoitzaren behar espezifikoen arabera.
-
Emaitza gisa, azterketaren ondorio nagusiak laburbiltzen dituen diagnostiko-dokumentu bat entregatuko da.
-
Arazoaren konplexutasunagatik edo emandako informazio motagatik proiektua hedatzea beharrezkoa bada, enpresak aholkularitzarekin jarraitzea erabaki ahal izango du, zerbitzua finantzatuz edota berrikuntza-proiektu berri bat garatuz. Proiektu hori Ekonomia Sustatzeko Sailak horretarako argitaratzen dituen programen barruan aztertuko da.
Parte hartzeko eskaera:
2022/05/6an online jardunaldian aurkeztutakoari jarraituz, zerbitzuan parte hartzeko eskatu nahi izanez gero, beharrezkoa da formulario hau behar bezala osatzea 2022/05/20 baino lehen: