Ir al inicio del contenido

Berrikuntzaren Erosketa Publikoa (BEP) enpresen berrikuntza suspertzeko tresna bezala

Berrikuntzaren Erosketa Publikoak (BEP) aukera ematen die enpresei berrikuntzak garatzeko eta egiazko inguruneetan probatzeko, administrazio publikoei beren beharrizanetarako irtenbide berriak erakutsiz, bestela ezingo bete liratekeenak, eta balio erantsi handiko merkatuen berrikuntza eta garapena sustatuz.

Beazen helburua da enpresei eta ekintzaileei laguntzea proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartekotzeko ahaleginean, Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduera ekonomikoa hazten eta enplegu kualifikatua sortzen laguntzeko.

Azken urteotan, berrikuntza-politika publikoek bilakaera bat izan dute eskaera-eredu baterantz. Eredu horretan, BEPa nabarmentzen ari da tresna arrakastatsua bezala ekoizpen-sektorean berrikuntza sustatzeko, sektore publikotik irtenbide berriak eskatuz.

Aukera honekin bat egin eta bere onurak aprobetxatu nahi ditugu, besteak beste:

  • Enpresa-berrikuntza sustatzea, batez ere enpresa txiki eta ertainena, ekintzailetza eta nazioartekotzea bultzatzea.
  • Bizkaiko ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistema bizkortzea, administrazioaren, enpresen, teknologia-zentroen, ikerketa-zentroen eta akademiaren arteko lankidetza bultzatzeko.
  • Lurraldeko profesionalen talentuari balioa ematea

Ekintzailetza-sarea berrikuntzaren eta nazioarteko merkatuen eremuan kokatzeko lanean jarraitzen dugu, I+G+bren garapena erraztuz, bezero publikoekiko harreman-esparru berri bat gaituz eta finantzaketa-iturri berrietarako sarbidea sustatuz, bai bertan zein Europan.

Hauxe da enpresentzat dugun eskaintza:

Eskari publikorako eta eskaintza teknologikorako Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren Gida bikoitza. Horren bidez, laguntza-mekanismoak eman nahi dizkiegu erakunde publikoek BEPa erabiliz bultzatutako erronkei irtenbide berritzaileak proposatu eta garatzeko gogoa duten administrazio publikoei eta ekintzaile, ETE eta startupei,

 Ikusi Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren gida (PDF) 7Mb

Bizkaiko ETEak BEPren arloan gaitzeko ibilbidea, ekintzaileen, ETEen eta startup prestatuen masa kritiko bat sortzea helburu duena, Bizkaiko Foru Aldundiak nahiz autonomia-erkidegoan, estatuan edo nazioartean abian jarritako BEP ekimen berriei erantzuteko  –irtenbide berritzaileekin– gai izango dena.

Eman izena buletina jasotzeko

Online jardunaldia 2022ko urriaren 20an

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER