Ir al inicio del contenido

Barne-ekintzailetza eta berrikuntza negozio-ereduetan

Ziurgabetasuneko eta testuingurua/ohiturak/beharrak eta abar aldatzeko une batetik gatoz, eta, enpresa garen aldetik, aurrera egiten eta hazten jarraitzeko asmoarekin egin behar diogu aurre. 

BEAZetik, zerbitzu hau eskaintzen dugu Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei aukera berriak identifikatzen, sortzen eta garatzen laguntzeko, beren negozio-ereduen berrikuntzaren eta barne-ekintzailetza korporatiboaren bidez.

Merkatuan ezarritako eta egiaztatutako berrikuntza-prozesu metodologiko batean oinarrituta, eta prozesua gidatuko duten estrategia-adituen eta negozio-ereduen eskutik, hiru fase dituen ibilbide bat eratu da:

I. fasea: sentsibilizazio-tailerrak, enpresei berrikuntza eta ekintzailetza korporatiborako gaitasuna indartzeko zeharkako ezagutzak helarazteko.

II. fasea: I. fasean parte hartzen dutenen artean proiektua definitzeko egingarritasun handienekotzat jotzen diren 7 enpresei aukera-eremuak identifikatzeko aholkularitza ematea, bai eta horiek sakon aztertzea ere, negozio-eredu berri bat zehazteko potentzial handiena duten enpresak hautemateko.

III. fasea: enpresei laguntzea negozio-eredu berriak definitzeko, lehenetsitako aukera-eremuetatik abiatuta, barne-ekintzailetzan oinarritutako ikuspegi batetik.

Nori zuzentzen zaio?

Bizkaiko ETEak, gutxienez 10 enplegu dituztenak, eta jarduera nagusia industria-jardueretan, industriari lotutako zerbitzuetan, garraioan, turismoan edo handizkako merkataritzan dutenak, hausnarketa-prozesu horri aurre egiteko konpromisoa, gaitasuna eta baliabideak esleituta dituztenak.

Izen emateak

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER