Saltar al contenido

Barne-ekintzailetza eta negozio-ereduak

Zerbitzu honen helburua da Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukerak identifikatu, sortu eta indartzea, beren negozio-ereduen berrikuntzaren eta ekintzailetza korporatiboaren bitartez. 

Horretarako, hiru fase dituen ibilbidea eratu da:

I. fasea: sentsibilizazio-tailerrak, enpresei berrikuntza eta ekintzailetza korporatiborako gaitasuna indartzeko zeharkako ezagutzak helarazteko.

II. fasea: I. fasean parte hartzen dutenen artean proiektua definitzeko egingarritasun handienekotzat jotzen diren 7 enpresei aukera-eremuak identifikatzeko aholkularitza ematea, bai eta horiek sakon aztertzea ere, negozio-eredu berri bat zehazteko potentzial handiena duten enpresak hautemateko.

III. fasea: enpresei laguntzea negozio-eredu berriak definitzeko, lehenetsitako aukera-eremuetatik abiatuta, barne-ekintzailetzan oinarritutako ikuspegi batetik.

Nori zuzentzen zaio?

Bizkaiko ETEak, gutxienez 5 enplegu dituztenak, eta jarduera nagusia industria-jardueretan, industriari lotutako zerbitzuetan, garraioan, turismoan edo handizkako merkataritzan dutenak, hausnarketa-prozesu horri aurre egiteko konpromisoa, gaitasuna eta baliabideak esleituta dituztenak

Joan eskaerara 

Beaz

GRATIS
VER