Ir al inicio del contenido

  • Sobre Beaz

    Gure helburu nagusia jarduera ekonomikoa haz dadin eta lanpostuak sor daitezen laguntzea da.

Beaz Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da eta haren helburua enpresei eta ekintzaileei proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko egiten dituzten ahaleginetan laguntzea da.

Ekonomia Sustatzeko Foru Sailaren menpean gaude eta helburu hori bat dator haren xede nagusiarekin: jarduera ekonomikoa eta lanpostu kualifikatuak haz daitezen laguntzea.

Hori lortzeko Sailak enpresen ibilbidea bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzak zehazten eta kudeatzen laguntzen dugu, abiapuntua enpresa berriak sortzea eta amaiera finkatzea izanik.

Bi muturren artean zenbait diru-laguntza kudeatzen ditugu enpresa berritzaileak abian jartzeko, balio erantsi handiko proiektuak garatzeko, teknologikoak izan ala ez, eta berrikuntza, nazioartekotze eta inbertsioan laguntzeko.

Halaber, zenbait zerbitzu eskaintzen ditugu enpresen ekimenetan laguntzeko, esperientziaren eta Beazen barruan etengabe egindako berrikuntza lanaren fruitua direnak, Bizkaiko enpresa eta ekintzaileei balioa emateko.

Bakarka, beste erakunde batzuekin ditugun lankidetza-hitzarmenen bidez eta gure inkubagailu sarearen bidez, esate baterako, barne-ekintzailetza, enpresak bizkortzea, mentoringa edo enpresarteko elkarlana bultzatzen ditugu, informazio eta zabalkunde zerbitzuak alde batera utzi gabe.

1987tik Bizkaiko lurralde osoko enpresa txiki eta ertainekin zuzeneko harremanetan eta bildutako esperientzia eta ezagutza denentzat baliagarri izan dadin ahalegintzen gara.

2022ko DATUAK 

Langileak

50

Kudeatutako txostenak

1 124

Enpresak

+1800

Inkubatutako enpresak

82

  • Twitter
  • YouTube
  • LinkedIn
  • Flicker
  • Sindicación RSS

Beaz

GRATIS
VER