Nazioarteko azelerazioa
Bizkaiko lurraldean sortu berri diren enpresei nazioarteko erreferentziazko ekintzailetza-ekosistemekiko lotura eskaintzen dien laguntza-zerbitzua, negozio-ereduak bizkortzea eragiteko.
Bizkaiko Foru Aldundiak akordioak dituen erreferentziazko nodoetan aldi baterako egonaldiak egitea, startup horietako ekintzaile-taldeek berrikuntzako tokiko ekosistemarekin, inbertitzaileen sareekin, enpresekin edo beren proiektuak kontrastatzen lagun dezakeen beste edozein eragilerekin konektatzeko aukera izan dezaten.