Zabalik dago epea 42 Urduliz-en izena emateko. Lehen urratsa da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak garapen digital eta ekomikoa bultzatzeko elkarrekin sustatzen duten programazio-campus honetan sartzeko.
Sosa Tel Aviv-Bizkaia azelerazio programaren hautaketa prozesua amaitu da. Urtarrilean bootcamp birtuala hasiko duten zazpi enpresak honakoak dira: Anfibium, Aistech Space, Cancerappy, Fazil, ICX Technologies, Nymiz, eta Senstile.
Beazek, Elkargi SGRrekin lankidetzan, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako zerbitzu berri bat jarri du abian, Finantza Funtzioaren Diagnostikoa izenekoa. Eskaerak abenduaren 4tik urtarrilaren 31ra.